Enpresako partaide diren herrietan, hondakinak bildu eta tratatzeko erabiltzen dituzten sistemak goitik behera aztertuko ditugu. Azterketa horretan kontuan hartzen dira, indarrean dagoen hondakinen legedia, birziklatze-maila eta kalitatea, etxeko konposta egin dezaketen familien potentzialitatea, hondakinen garraioa eta ikuspegi ekonomikoa.
Hondakinen kudeaketa-sistemak alderdi horiek guztiak zaindu behar ditu, eta ikuspegi orokor horrekin zehaztu behar dira ondoren helburuak.
Dena dela, zeinahi dela ere hondakinak kudeatzeko sistema, etxean konposta egiteak berebiziko garrantzia du, bai birziklatze-mailari dagokionean, baita ikuspegi ekonomikotik ere. Etxean konposta egin dezaketen familiak identifikatu eta kanpaina eraginkor batekin emaitza ikusgarriak lortzen dira.
Herri bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta eskaintzen ditugu auditoria-zerbitzuak.