Europar Batasuna, Espainiar Estatua, Autonomia Erkidegoa eta Foru Aldundiaren araudi guztien baitan hauek dira hondakinen kudeaketan jarraitu beharreko kudeaketa-irizpideak, hurrenkera honetan:
- Prebentzioa
- Berrerabiltzeko prestatzea
- Birziklatzea
- Besta balorizazio mota batzuk, balorizazio energetikoa barne
- Deusteztea
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legeak udalei eskatzen die defizitarioak ez diren zaborren tasak ezartzea, eredu hori arian-arian ezartzen laguntzeko. Horren azpian dagoen ideia “sortzearen araberako ordainketa” (ingelesezko Pay As You Throw,) da: udal-hondakinen tarifikazio-sistema bat, hondakin-tasa etxe edo saltoki bakoitzak sortzen duen hondakin-kantitate errealarekin lotzen duena. Kuota finko eta guztientzat berdina kobratu beharrean, nahastutako hondakin gutxien sortzen duena saritzen duena. “Kutsatzen duenak ordaintzen du” printzipioaren zuzeneko aplikazioa da: zerbitzuaren kostua erabiltzaile bakoitzaren benetako erantzukizunera hurbiltzen da, eta horrek pizgarri ekonomiko bat sortzen du gehiago prebenitzeko, bereizteko eta birziklatzeko.

Hondakinen kudeaketa arautzen duten legeak
Hauek dira, besteak beste, hondakinen kudeaketa arautzen duten legeak:
- Hondakinen 2008/98/EE Zuzentaraua
- Hondakinen isurketei buruzko 1999/31/CE Europako Zuzentaraua
- 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa
- Hondakinak kudeatzeko estatuko esparru-plana 2025-2035
- 646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta ezabatzea arautzen duena
- Euskadiko hondakinak prebenitu eta kudeatzeko 2030ko plana
- 63/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena
- 10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena
- Hondakinei buruzko araudia
