Irabazi asmorik gabeko enpresa publikoa gara
Hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa gara.
Hondakinak egoki tratatzeko, ez ditugu neurri gabeko inbertsioak lehenesten, herritarren parte-hartzea bilatzen duten, eta aberastasuna eta lana banatzen dituzten sistemak baizik.
Garbitaniak 501.000 euroko kapital soziala du. %100 publikoa gara, eta hortaz, ez dugu irabaziak pilatzeko ez asmorik ezta eginkizunik ere.
Atez ateko bilketa
Atez atezko bilketa selektiboa martxan jarri eta hondakinek arazo izateari utz diezaioten zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Kale-garbiketa
Zerbitzu honek paper garrantzitsua du sistema osoaren baitan.
Etxe eta auzo konposta
Komunikazio-kanpainak, konposta egiten ikasteko ikastaroak, eta aholkularitza teknikoa eskaintzen dugu.
Lege-aholkularitza
Hauek dira, besteak beste, hondakinen kudeaketa arautzen duten legeak.
Atez ateko bilketa 9 pausutan
Herritarren parte-hartzearekin eta sentsibilizazioarekin, hondakinek arazo izateari uzten diote.