Sortze araberako ordainketa
“Kutsatzen duenak ordaintzen du” filosofiari jarraituz, hondakin-tasa zero zabor eredua egikaritzeko tresna bihurtzen da. Funtsean, hondakin gutxi eta birziklagarriak sortzen dituen herritarra saritu egingo da; aldiz, hondakin asko eta birziklagaitzak sortzen dituenak gehiago ordaindu beharko du. Horrela, herritarra hondakin gutxiago sortzera bultzatzen da, eta birziklagarriak ez diren material gutxiago sortuko du.
Ordenantzak
Erakundeetako ordenantzak ere zero zabor eredua garatzeko tresna dira. Zerbitzuetako ordenantzek eta ordenantza fiskalek herritarren jardunbidea eta sistemaren finantzazioaren zati bat arautzen dute. Hortaz, bi tresna horiek ere ereduaren garapenerako mesedetara moldatu behar dira.
AGENDA 21
Ikastaroak: zergatik atez ateko bilketa selektiboa?
Atez ateko bilketa selektiboari buruzko hitzaldiak eskaintzen ditugu. Sistema gertutik ezagutu nahi baduzu eta zalantza guztiak argitu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan.
Hondakinak atez ate bilduta %80tik gorako gaikako bilketa lortzen da
Emaitza ikusgarriak dira. Zero zabor filosofian are gehiago sakontzeko aholkularitza eskaintzen dugu, besteak beste, tasetan eta ordenantzetan eraginda.