Europar Batasuna, Espainiar Estatua, Autonomia Erkidegoa eta Foru Aldundiaren araudi guztien baitan hauek dira hondakinen kudeaketan jarraitu beharreko kudeaketa-irizpideak, ordena honetan:
- Hondakin gutxiago sortzea
- Berrerabiltzea
- Birziklatzea
- Balorizatzea
- Zabortegira jaurtitzea
Espainiar Estatuko hondakinen oinarrizko legediak (22/2011 Hondakinen eta Kutsatutako lurzoruen Legea), 5.000 biztanletik gorako herrietan, etxeko hondakinetako materia organikoa bereizita biltzea eskatzen du. Lege hori, beranduenez, 2001eko urtarrilaren 1etik bete behar zen. Zoritxarrez, oso herri gutxi dira legea betetzeko azpiegitura egokia dutenak.
Hondakinen kudeaketa arautzen duten legeak
Hauek dira, besteak beste, hondakinen kudeaketa arautzen duten legeak:
- Hondakinen 2008/98/CE Zuzentaraua
- Hondakinen isurketei buruzko 1999/31/CE Europako Zuzentaraua
- 22/2011 Hondakinen eta Kutsatutako lurzoruen Legea
- Hondakinak kudeatzeko estatuko Programa 2014-2020
- 1481/2001 Errege Dekretua
- EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020
- 63/2019 Dekretua, apirilaren 9koa, komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena
- 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra
- Hondakinei buruzko araudia