Hondakinen kudeaketa-sisteman kale-garbiketak duen eragina eskasa dela uste badugu ere, azken zerbitzu honek paper garrantzitsua du sistema osoaren baitan. Hondakinen gaikako bilketak ezinbestez eskatzen baitu kaleko ontzien berrantolaketa, birkokapena eta berregokitzapena.
Herritarrari, etxean ez ezik kalean ere bere hondakinak ongi sailkatzeko baliabideak eskaini behar zaizkio; hondakina dagokion tokira botata errefusaren gutxitzea ahalbidetu, eta ondorioz, udalerriaren tratamendu kostuak gutxitzea ekarriko baitu.
Herritarrek, kalean ere, hondakinak bere tokian egoki botata honakoak lortuko dituzte: espazio publikoaren erabilera egokia, diru–publikoaren xahuketa ekiditea, gaitzen fokoak ekiditea, etab. Herritarrak balore horietan hezten lagunduko dizugu.
Lorpen horiek erdiesteko, ordea, komunikazio- zein heziketa-kanpainak egiteaz gain, kaleko hondakin horien bilketa egoki egitea beharrezkoa da. Horretarako, hondakin horiek poltsen bidez identifikatu eta, bilketaren amaieran, poltsa horien edukiak, ahal den neurrian, dagokion frakzioekin bilduko ditugu; honela birziklagarriak direnak zikloan sartuko ditugu, ostera.