Etxean sortzen ditugun hondakinen %41 gutxienez lehengai organikoa da. Konposta etxean bertan egitea lehengai hori tratatzeko gakoa da. Hondakinak modu eraginkorrean kudeatzeko udal-politikek planifikazio bati erantzun behar diote. Hori dela eta, etxean konposta egitea bultzatzeko kanpainek berebiziko garrantzia izango dute, etorkizunean.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditugu etxeko konposta sustatzeko:
- Konposta egiteko komunikazio-kanpainak: etxeko konposta egiteko baldintzak betetzen dituzten familiak identifikatzea da lehen pausua. Ondoren, horien araberako kanpaina diseinatu eta burutzen da.
- Konposta egiten ikasteko ikastaroak
- Aholkularitza teknikoa
