Herriko eta komertzioetako bilketa
Kudeaketa, koordinazio eta informazio-bulegoen prestaketa
Herritarrentzako erreferentziazko informazio-bulegoa antolatzen laguntzen dugu.
Behar izanez gero, koordinatzaile nagusia eta informatzaileak ere eskaintzen ditugu, baita informatzaileen formazioa ere.
Parte-hartze kanpaina
Ezarpen aurreko azterketan lortutako emaitzak herritarrekin konpartitu, eta haien beharrak zein ekarpenak jaso behar dira. Ekarpenak baloratu, eta txosten teknikoan txertatzen ditugu.
Horrela, atez ateko bilketaren ordutegia, bilketa-egutegia eta ekarpen-guneak herriko ezaugarrietara egokitzen dira, bete-betean.
Etxean edo komunitatean konposta egitea bultzatzeko ekimenak landu
Hondakinen kudeaketa hobetzeko gakoetako bat etxeko konposta sustatzea da. Etxeko konposta sustatzeko, honako zerbitzuak eskaintzen ditugu:
- Etxeko konposta egiteko baldintzak betetzen dituzten familiak identifikatu
- Potentzialitate horren araberako kanpaina diseinatu eta burutu
- Konposta egiten ikasteko ikastaroak eman
- Auzo konposta guneen jarraipen teknikoa egin
Herritarrak informatu
Atez atekoaren emaitzak herritarren ahaleginaren emaitza dira. Herritarrei argi eta garbi esan behar zaie atez atekoa nola egin behar duten, hondakinak nola sailkatu behar diren, eta asteko zein egunetan atera behar duten gai bakoitza. Horretarako, atez ateko informazio-bulegoaz gain, herritarrei material didaktikoa eta ulerterraza banatu behar zaie: gidak, imanak, sukaldeko kartelak, etab.
Komunikazio-kanpainak eta materialak eskaintzen ditugu, eta kanpainaren koordinazioaz arduratzen gara.
Azpiegiturak eta bilketa
Hondakinak atez ate biltzen hasi aurretik, azpiegiturak prestatzen laguntzen dugu, eguna iristen denerako guztia prest edukitzeko.
Bilketa-zerbitzua ere eskaintzen du.
Bilketaren jarraipena eta aholkularitza
Atez ate biltzen hasi ondoren ezinbestekoa da egokitzapenak egitea. Hori da bilketaren optimizazioa.
Hasieran aurreikusitako datuak errealitatera egokitzeko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu.
Emaitzen komunikazioa
Atez ateko bilketa selektiboaren 1. hilabeteko behin betiko emaitzak hilabete eta erdira ematen ditugu. Datu horiek herritarrei jakinarazteko komunikazio-kanpaina burutzen dugu.
Industria poligonoetako hiri-hondakin asimilagarrien bilketa
Frakzioen azterketa
Poligonoen bilketa antolatzeko, lehenik enpresa bakoitzak zer sortzen duen, sortzen duen horren jatorria zein den, eta enpresak une horretan nola kudeatzen duen jakitea ezinbestekoa da.
Hori guztia antolatzen eta koordinatzen laguntzen dugu. Industria-poligonoetan sortutako hondakinen argazki orokorra lortuko dugu.
Azpiegitura eta bilketa
Argazki orokor horretatik abiatuta, asimilagarria zer den eta zer ez den zehazten lagunduko dugu.
Honen guztiaren arabera, bilketa diseinatu eta azpiegiturak antolatzen lagunduko dugu.
Enpresetan heziketa-lana
Bilketa berria diseinatu ostean, enpresekin egin beharreko heziketa-lanaren gidaritza egingo dugu. Hezitzaileen bidez, enpresaz enpresa non zer atera, eta material ezberdinak nola kudeatu behar dituzten azalduko diegu enpresei.
Modu berean, material berriak erabiltzen dituzten heinean, irtenbide berriak proposatuko ditugu; horrela, material bakoitzak bere tratamendu egokia jasoko baitu.
Ordenantza fiskal berriak
Ordenantza fiskal berriak aplikatu ahal izateko, enpresa bakoitzari jasotakoaren datuak irakurketen bidez informatizatuko ditugu. Horretarako, Uhondakinak softwarea eta irakurgailuak erabiliko ditugu.