Europako Batasunak, Enpresaren Gizarte-Erantzukizunari buruzko bere liburu berdean, EGE honela definitzen du: “Enpresek beren merkataritza-eragiketetan eta beren solaskideekiko harremanetan gizarteko kezkak eta ingurumen-kezkak borondatez sartzea”.
Definizio horren arabera, enpresa garapen jasangarriari barru-barrutik loturik dago. Enpresek ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumen-arlokoak sartu behar dituzte beren eragiketetan, euren eragiketen ondorioz, arlo horietan guztietan eragiten baitute ezinbestez.
Horrek guztiak gizarte-erantzukizuna enpresaren proiektu estrategikoan errotik sartuta egotea eskatzen du.
Zertan ari gara Garbitanian?
Horrela sortu zen Garbitania: bere harremanen ekosisteman sartzen diren pertsona eta ingurunearekiko errespetuan oinarrituta. Osasun eta arriskuen prebentzioa ardatz, harreman ekonomiko justua eta ingurumenaren zaintza erdi-erdian dituen estrategiaren baitan. Emakumea, euskara eta gure herriak abiapuntu.
Hala izan zen, egun horretan dihardugu eta horrela izango da. Erleek bezalaxe, norbanakotik talderako bidea jorratzen dugulako. Norbanakotik gizarteari eskaintzen diogulako. Denon joskuran hobe bat sortze aldera.
Garbitania Zero Zabor S.M.-n Garapen Iraunkorrerako #Mundukoituna eta 2030 Agendarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Bertan, #GIH5 izenekoak generoen arteko berdintasuna ezartzen du eta emakume eta neska guztiak ahalduntzen ditu.