Berdintasun Plana
Garbitania Zero Zabor S.M.-n Garapen Iraunkorrerako #Mundukoituna eta 2030 Agendarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Bertan, #GIH5 izenekoak generoen arteko berdintasuna ezartzen du eta emakume eta neska guztiak ahalduntzen ditu.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak bide handia du egina honezkero, eta kontestatu ezinezko zerbait dugu emakumeen presentzia nabarmen hazi dela azkenaldi honetan, gizarte-esparru guztietan (ekonomian, gizartean, politikan eta abarretan). Baina XXI. mendean bete-betean gauden honetan, lehengo berean segitzen dute desberdintasunek eta emakumeak, legez eta egitez diskriminatzen diren egoerak. Eguneroko bizitzako araupeko instantzietatik hasi eta gizarte-esparru guztietatik segi, badira oraindik ere hautsi ez diren hesiak.
Bizi garen gizarteak, denboran zehar gurean eta planetako beste leku anitzetan izan diren beste askoren antzera, sistema patriarkalean ditu oinarriak. Gizarte-antolakuntza molde horren arabera, gizonen esku daude, guztiz edo gehiengo batean, botere-postu nagusiak edo garrantzitsuenak. Hala nola, arlo politikoan eta ekonomikoan.
Haiek gainditu aldera, Garbitaniak badu esparrua, erantzukizuna eta konpromiso haietan eragiteko. Eta horrela egingo dugu, Berdintasun-Plana izango baita horretarako gure bide-orria.