Ikerketa
Gure ardura nagusia da hondakinen inguruko ikerketa, industria eta hezkuntza landu eta garatzea, garapen iraunkorraren ardatzetako bat hondakinen kudeaketa egokia baita. Hondakinek arazo izateari utzi eta aberastasun-iturri bihur daitezen lan egiten dugu, Euskal Herria etorkizuneko herrialde aurreratuenen artean kokatzeko hondakinen kudeaketan.
Jakintza zabalduz
Garbitania garapen iraunkorreko aktore aktibo izateko jaio zen. Gure bokazio nagusiena atez ateko sistemaren inguruan dagoen jakintza eta baliabideak bildu eta Euskal Herriko udalerri eta mankomunitateen esku jartzea da.
Eraginkortasuna
Gure helburua hiri-hondakinak ahalik eta modu eraginkorrenean bildu eta tratatzea da. Hondakinen bilketa- eta tratamendu-sistema ekonomiko, eramangarri, hezitzaile, solidario eta finean egokienak eskaintzea da gure eginkizuna. Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen diegu udalerriei eta mankomunitateei, euren aztarna ekologikoa gutxitu dezaten eta indarrean dauden xedapen legalak eta Europako legeak bete ditzaten.